44. zk., 2017ko martxoaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1167
IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 21ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zehapen-prozedurari hasiera ematen dion ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 1 solairua, 48011, Bilbao) ager daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta agertu, edo agertzen ez bada BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango du egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2017ko otsailaren 21a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.