Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2017ko otsailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1055

119/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lourdes Ramírez Samaniego Araba Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendaria, berak hala eskatuta, lanpostutik kentzekoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 331/2016 Ebazpenaren bidez (apirilaren 19ko EHAA, 73. zk.), Lourdes Ramírez Samaniego andrea Araba Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lourdes Ramírez Samaniego Araba Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendaria lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Araba Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala