39. zk., 2017ko otsailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1004
IRAGARKIA, Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean izendapen askeko sistemaren bitartez Zerbitzu Orokorretako zerbitzuburuaren lanpostu bat (Mantentze Lanak eta Instalazioak) betetzeari buruzkoa.
Uribe ESIko zuzendari gerenteak izendapen askeko sistemaren bitartez Uribe ESIko Urdulizko Ospitalean Zerbitzu Orokorretako zerbitzuburuaren lanpostu bat (Mantentze Lanak eta Instalazioak) betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Getxo, 2017ko otsailaren 2a.
Uribe ESIko zuzendari gerentea,
M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.