38. zk., 2017ko otsailaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
993
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espediente baten instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeari dagokionez eginiko arau-hausteekin lotuta.
Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, eta prozeduran baliatuko dituzten frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 13a.
Instrukzio-egilea,
IGNACIO MARTIJA LÓPEZ.