Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
948

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua, Hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeko arauak ustez hausteagatiko zehapen-espedientean berraztertze-errekurtsoa ebazten duena.

Espedientatuari agindua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61 artikuluetan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesduna horren berri izan dezan eta jakinarazpen gisa har dezan; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Administrazio-bidea amaitzen duen aipatu aginduaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, dagokion administrazioarekiko epaitegiaren aurrean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Aginduaren testu osoa eskuragarri du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 15a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala