36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
939
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 11/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako lehen auzialdiko 6 zenbakiko epaitegia.
Judizioa: 11/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Arisleidy Rosario Disla.
Abokatua: Eneko Olano Louvelli.
Prokuradorea: Ana Arrizabalaga Lerchundi.
Demandatua: Domingo Bienvenido Ramirez Martinez.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.
Judizio horren gainean, 417/2016 epaia eman zen, 2016-12-16an. Hau dio epaitzak:
EPAITZA
Baietsi egiten dut guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeari buruz Arrizabalaga Lerchundi prokuradoreak Arisleidy Rosario Disla-ren izenean eta ordez jarri duen demanda, Domingo Bienvenido Ramirez Martinez-en aurkakoa, zeina prozesuan auzi-iheslari deklaratu baita; Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, neurri hauek erabakitzen dira:
1.– Guraso-ahala: guraso biak baliatuko dira guraso-ahalaz.
2.– Zaintza eta jagoletza: zaintza eta jagoletza ama Arisleidy Rosario Disla-ri ematen zaizkio, eta horrekin biziko da. Guraso-ahala partekatua izango da.
3.– Bisita- eta komunikazio-araubidea:
a) Bi astebururik behin, ostiraletik (adingabea arratsaldean eskolatik ateratzen denetik edo 17:00etatik hala badagokio), igandeko 19:30era arte; ordu horretan, amaren etxean utziko du.
b) Aste guztietan, astearte eta ostegunetan, adingabea arratsaldean eskolatik ateratzen denetik edo 17:00etatik hala badagokio, 19:30era arte; ordu horretan, amaren etxean utziko du.
c) Eguberrietako, Aste Santuko eta udako oporrei dagokienez, adingabeak aitarekin igaroko ditu Eguberrietako, Aste Santuko eta udako oporren lehenengo erdia urte bikoitietan, eta bigarren erdia urte bakoitietan; oporren beste erdia amarekin igaroko du.
d) Komunikazio-araubidea: aita semearekin (XXXXX) komunikatu ahal izango da telefonoz edo egokitzat jotzen duten bidea erabiliz, mugarik gabe, betiere eskubide hori neurriz erabiltzen badu.
4.– Mantenua: Domingo Bienvenido Ramírez Martínez-ek semearen aldeko mantenu-pentsioa ordainduko du, ehun (100) euro hilean. Kopuru hori hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan ordaindu beharko du, amak adierazitako erakunde eta banku-kontuan; kontzeptua: mantenu-pentsioa. Mantenu-pentsio gisa ordaindutako kopurua urtero eguneratuko da, kontsumoko prezioen indizeak estatu-mailan izandako portzentaje-aldaketen arabera, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak horretarako eginiko ziurtagiria oinarri hartuta.
Semeak aparteko gastuak, osasun- eta hezkuntza-gastuak izanez gero, bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.
Ebazpen hau betearazteko aldian, zordunak egin beharreko ekarpenak egiten ez baditu, komeni diren berme eta kautelazko neurriak hartuko dira, ebazpenak eragina izan dezan (Kode Zibilaren 103.3. artikulua).
Berariaz ez da kosturik ezartzen.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Domingo Bienvenido Ramirez Martinez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2017ko urtarrilaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.