36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
936
EDIKTUA, 2416/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.
Errekurtsoa: 2416/2016 apelazio-errekurtsoa.
Errekurtsogilea: Agustin Maria Recalde Goicoechea.
Abokatua: Juan Carlos Sanz Azpiazu.
Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.
Alderdi errekurritua: Direma, S.A.
Gaia: judizio arrunta.
Errekurtso horretan epaia eman da 2016-01-23an, eta honako hau diote haren idazpuruak eta epaitzak:
11/2017 EPAIA
Jaun-andre hauek:
Yolanda Domeño Nieto.
Felipe Peñalba Otaduy.
Ana Isabel Moreno Galindo.
Donostia, 2016ko urtarrilaren 23a.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak, zeina bazterrean aipatzen diren jaun-andreek osatzen baitute, ikusi ditu, apelazioko izapidetzean, Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko 50/2015 Prozedura Arrunteko auto zibil hauek, Agustin Maria Recalde Goicoechea apelatzaile-demandatzaileak eskaturik bideratuak –Tomas Salvador Palacios prokuradoreak ordezkatua eta Juan Carlos Eugenio Sanz Azpiazu letraduak defendatua–, Direma, S.A. apelatu-demandauaren aurka –Santiago Garcia Del Cerro Espina prokuradoreak ordezkatua eta Javier Martinez Gonzalez letraduak defendatua–. Eta hori guztia epaitegi horrek 2016ko uztailaren 26an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoa dela bide egin da. Aurkaratutako epaiarekin lotura duten aurrekariak funtsean adierazitakotzat jo, eta onartzen dira.
EPAITZA:
Ezesten dugu Agustín María Recalde Goicoechearen ordezkaritza prozesalak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 2016ko uztailaren 26an emandako epaiaren aurkakoa. Horregatik, ebazpen hori berresten dugu ebazpena, eta gora jotzeko errekurtso honen kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.
Jose Miguel Ruz Colas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2016ko urtarrilaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.