36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
934
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 9koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkaria.
Otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuak (1988ko otsailaren 18ko EHAA) sortu zuen Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea. Batzorde horren egiteko nagusia da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari aholkuak ematea Euskadin musika-ikasketak –arautuak zein arautu gabeak– erregulatzeko.
Aipatu batzordeko kideen kargu-uztea eta izendapena ere erregulatzen da dekretu horren 3. artikuluaren c hizkian, non baitio idazkariak ahotsarekin baina botorik gabe parte hartuko duela batzordearen bileretan eta Hezkuntzako sailburuordeak izendatuko duela Sailaren zerbitzu orokorretako pertsonalaren artetik.
Hezkuntzako sailburuordearen 2011ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez izendatu zen Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari María Elisa Otaduy andrea, Irakaskuntza Espezializatuen Zerbitzuko arduraduna. Hezkuntza Sailaren zerbitzu zentraletan Irakaskuntza Espezializatuen Zerbitzuaren osaeran aldaketak gertatu dira zerbitzu horren arduradunak erretiroa hartu duelako, eta, beraz, kide bat kargutik kendu behar da, eta beste bat izendatu. Hortaz, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María Elisa Otaduy andrea bere kargutik kentzea Irakaskuntza Espezializatuen arduradun izaera galtzeagatik, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– M.ª Luisa Helena Sabín andrea izendatzea, 22/1988 Dekretuaren 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Euskadiko Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordeko idazkari, Irakaskuntza Espezializatuen arduradun karguari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 9a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN MAITE ALONSO ARANA.