Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
930

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko otsailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2017ko otsailaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa (2017ko otsailaren 14ko EHAA, 31. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2017/803 (3/1) orrialdean, ebazpenaren azalpen-zatian, honela dio:

«..., eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren.»

Baina hau esan behar du:

«..., ebazpen honen eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du erakunde autonomo honek. Hona hemen deialdiaren.»

– 2017/803 (3/1) orrialdean, bigarren oinarriaren 1. zenbakian, honela dio:

«1.– Hautagaiek Enplegu eta Gizarte Politikak Sailaren langileen gaietan duen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.»

Baina hau esan behar du:

«1.– Hautagaiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara (Pertsonen Kudeaketa Zerbitzua) bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.»

– 2017/803 (3/2) orrialdean, hirugarren oinarriaren lehen paragrafoan, honela dio:

«Deialdi hau Enplegu eta Gizarte Politikak Sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.»

Baina hau esan behar du:

«Deialdi hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.»

– 2017/803 (3/2) orrialdean, honela dio:

«Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.»

Baina hau esan behar du:

«Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman zuen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.»

– 2017/803 (3/3) orrialdean, eranskinean, honela dio:

«– Saila: Enplegu eta Gizarte Politikak.»

Baina hau esan behar du:

«– Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua.»


Azterketa dokumentala