Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
929

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Gipuzkoako Campuseko Gerenteordetzak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2016ko azaroaren 23ko Ebazpenean (2016ko abenduaren 7ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliaturik (2017ko otsailaren 3ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Endemaño Escalada izendatzea lanpostu hau betetzeko:

– Izena: kargudunaren idazkaria

– Erref.: F 773

– Eskala: administraria / administrari laguntzailea

– Taldea: C/D

– Zenbatgarrena: 22

– Maila: 19

– Hizkuntza-eskakizuna: 2 . Derrigortasun-data: 1995eko urtarrilaren 31.

– Langunea: Gipuzkoako Campuseko Gerenteordetza

– Campusa: Gipuzkoa

Bigarrena.– lzendapena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko otsailaren 6a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala