Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
928

AGINDUA, 2017ko otsailaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzea.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-kentzea formalizatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Luis Diego Casals jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultur eta Sortze Industrietako aholkulariaren kargutik kentzea (5290 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2017ko otsailaren 17tik aurrera izango ditu eraginak. Kargutik kentzearen eguna, betiere, zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 17a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala