Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2017ko otsailaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
927

AGINDUA, 2017ko otsailaren 9koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2016ko abenduaren 22ko Aginduak –sail honetako lanpostu huts bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duena– 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José Manuel Fouassier Puras (NAN zk.: 14596418) izendatzea Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (520010 kodea, 139. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2017ko otsailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala