32. zk., 2017ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 2 orri.)
- EPUB (205 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
835
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «247/2016 Dekretua, 2016ko abenduaren 27koa, zeinaren bidez Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eratzen baitira, Hezkuntza Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe batzuk eraldatuta».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira agindu honen I. eranskinean: «247/2016 Dekretua, 2016ko abenduaren 27koa, zeinaren bidez Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak eratzen baitira, Hezkuntza Sailaren titulartasuneko beste ikastetxe batzuk eraldatuta». (2017ko urtarrilaren 18ko EHAA, 12. zk.). Eta oraingoan zuzendu egiten dira hutsok, agindu horren aipatutako eranskina osorik erreproduzituz.