32. zk., 2017ko otsailaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
829
EBAZPENA, 2017ko otsailaren 8koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Segurtasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko abenduaren 20ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko urtarrilaren 4ko EHAA), honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzakoa (520010 kodea, 46. dotazioa).
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 8a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.