Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
826

IRAGARKIA, 2017ko otsailaren 3koa, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira lan-arloko arau-hausteen ondorioz –arau-hausteen aktan jasota– hasitako zehapen-prozedura eta Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatutako ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 46 artikuluan ezarritakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie ezen, ekintzaren eduki osoaren berri izateko, Bizkaiko Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Kalea Nagusia 50, 3. solairua, Bilbao), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko otsailaren 3a.

Bizkaiko Laneko Ikuskaritzako burua,

BEGOÑA LASA IBARRETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala