31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 3 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
824
IRAGARKIA, EAEko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzailearen ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, eskubide batzuk inskribatzeko agintzen da.
Jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, ondorioz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazitako ebazpenak interesdunen aldekoak dira, dagozkien obren eskubideak Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusian inskribatzeko.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
IMANOL AGOTE ALBERRO.