Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
823

IRAGARKIA, Bizkaiko Kontsumobideren Arloko Koordinatzaileak egindako Errekerimendua – 48A001-3478-2016-1 zk.ko erreklamazioari buruzkoa– jakinarazteko dena.

Errekerimendua jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eta haren bitartez jakinarazten da ezen 2016-12-28an Iñaki Gonzalez Mayor-entzako errekerimendu bat eman dela, zeinaren helburuak baitira: beherago zehaztutako etxebizitzari dagokionez jaun horrengandik informazioa jasotzea bai etxebizitzan egiten ari diren berriztatze-lanak gauzatzean diren anomaliez, bai anomaliok zuzentzeko dagoen aurreikuspenaz, bai exekutatukoari doakionez eman diren fakturez. Delako etxebizitza: Arrigorriagako (Bizkaia) Olatxun kokatutako A 4 blokeko 5. atea.

Iñaki Gonzalez Mayor-ek 15 eguneko epea du espedientea aztertzeko (errekerimendua ere bai) eta alegazio, agiri edo informazio egokiak aurkezteko. Espedientea enpresa erreklamatuaren eskura egongo da Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren bulegoan (Rekalde zumarkalea 39 A, 48008 Bilbao).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 25a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala