31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
822
IRAGARKIA, B-62/2016-T zehapen-prozeduran, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitakoan, egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Digna Dinorah Arias Troncoso andreari («Bar Xake» establezimenduaren jabea baita – Avila k., 8 – Bilbao) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko urtarrilaren 3an izapidegileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren arau-hauste posible batengatik (tabakoa erretzen uzteagatik) irekitakoan.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko eta, halaber, espedientearen edukia ezagutzeko, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairuan)–, eta espedientean dauden agirien kopiak eskuratzeko.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2017ko otsailaren 6a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.