Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
815

EDIKTUA, 550/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Antonio Zubia Zubimendik eskatuta, Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 550/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Maria Mar Rodriguez Martinen eta Erika Cocolina Rodriguezen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

204/2016 EPAIA

Donostia, bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita seia.

Nik, Beatriz Hilinger Cuellar andreak, Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen honek, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 550/2016 hitzezko judizioko autoak –Antxon Zubiak eskatu du prozedura hori, Maria Mar Rodriguez Martinen eta Erika Cocolina Rodriguezen aurka–. Horiek horrela direla, Konstituzioak esleitu dizkidan ahalmenez baliatuz eta Erregearen izenean, epaia eman dut:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Antxon Zubiak aurkeztu duen demanda, Maria Mar Rodriguez Martinen eta Erika Cocolina Rodriguezen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera 1.220 euroko zenbatekoa gehi ebazpen honen egunetik aurrera zenbateko horrek sortzen dituen legezko interesak, bi puntuz gehituta. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko irailaren hogeita seian.

Eta Maria Mar Rodriguez Martin demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Donostian, bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hogeita seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala