Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
814

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 126/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 126/2016 prozedura arrunta bideratu da, zenbateko bat erreklamatzeko, Tourline Express Mensajeria, S.L. pertsona bakarreko sozietateak eskatuta, David Samaniego Arranzen, Ruben Samaniego Arranzen eta Transporte Urgente Samaniego, S.L.ren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta aurkaratzeko modua, kopiatuta:

13/2017 EPAIA

Donostia, bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hemezortzia.

Nik, Beatriz Hilinger Cuellar andreak, Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaile naizen honek, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 126/2016 zenbakiko judizio arrunteko auto hauek. Prozedura hori Tourline Express Mensajería, S.L.k eskatu du, Guadalupe Amunarriz Agueda prokuradoreak ordezkatuta eta Isabel Oses Zubiaurre letraduak defendatuta, Transportes Urgente Samaniego, S.L.ren, David Samaniego Arranzen eta Ruben Samaniego Arranzen aurka. Horiek horrela direla, Konstituzioak esleitu dizkidan ahalmenez baliatuz eta Erregearen izenean, epaia eman dut.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0699 0000 00 0126 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

David Samaniego Arranz, Ruben Samaniego Arranz eta Transporte Urgente Samaniego, S.L. demandatuei legean agindu bezala jakinarazteko egin eta sinatu dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren hemezortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala