Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
811

EDIKTUA, 1276/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1276/2014 prozedura arrunta.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera,

Fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 1276/2014 prozedura arruntean, epaia eman du epaitegi honetako epaile magistratuak, 2017-01-16an.

The Impeccable Woman SL, Jose Rogelio Lopez Gonzalez eta Angeles Ramirez Rodriguez topatu ezin izan direnez, honako honen bidez ematen zaie epaiaren berri, eta jakinarazten zaie ebazpenaren aurkako apelazioa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala