31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
809
AGINDUA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Euskadiko Museo eta Bildumen erregistroan 2016an inskribatu diren museo eta bildumak jendaurrean jakinarazteko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra Estatua ez denean.
Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 8. artikuluan Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu zuen, eta, era berean, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arau bidez ezarriko direla zioen.
Uztailaren 5ean, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretua argitaratu zen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duena.
Lege-xedapen horien argitan, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuarekin bat, 132/2011 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, eta inskripzio-espedientea eta aitorpen-espedientea Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen aldeko irizpenarekin bideratu denez,
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2016an inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda argitaratzea, eranskinean adierazten denaren arabera.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.