Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2017ko otsailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
808

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 28koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 13ko Aginduaren bidez araututako diru-laguntzak. Agindu horren bidez diru-laguntzak iragarri ziren Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

2016ko irailaren 30ean argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 13ko Agindua, zeinaren bidez iragarri baitziren diru-laguntzak Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

Agindu horren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarritako prozedura bete ostean jarduketa guztietan, Prestakuntza eta Ikaskuntza zuzendariak, organo izapidegile gisa, eta espedientea eta aipatutako 11. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordearen –kide anitzeko organoa– txostena ikusirik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena, 2016ko azaroaren 23ko aktan jasota dagoen modura.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, eta aipatutako aginduaren 12. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: diru-laguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.

Adierazitakoagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko diru-laguntzak ematea I. eranskinean jasota daude erakundeei (bertan adierazten dira bakoitzarentzako zenbatekoak ere), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 13ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2016-2017 ikasturtean, Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

2. artikulua.– Irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean jasota dauden erakundeei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 13ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2016-2017 ikasturtean, Lanbide Heziketako IV. Euskal Planean definitutako estrategiarekin lerrokatutako berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 13ko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala