29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ERRENTERIAKO UDALA
774
IRAGARKIA, «Errenteria udalerriko zarata-mapa» onartzeari buruzkoa.
Jendaurrean erakusteko epea amaitu da, eta bi alegazio aurkeztu dira.
Tokiko Gobernu Batzordeak, 2017ko urtarrilaren 24an, zera erabaki du (190 zk.),
ERABAKItzen DU:
1.– Izapideak egiteko onartzea aurkeztutako alegazioak, erabaki honen azalpen-zatian aipatzen direnak.
2.– Aurkeztutako alegazioak osorik ezestea, erabaki honen azalpen-zatian adierazitako arrazoiengatik.
3.– «Errenteriako udalerriko zarata-mapa» onartzea.
4.– Erreklamazio/alegaziorik egiten duten pertsonei jakinaraztea erabaki hau.
5.– Jakinaraztea erabaki hau, Errenteriako Udalerriko Zarata Maparen dokumentuarekin batera, (formatu digitalean) Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko Sailburuordetzarari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.
6.– Argitara ematea erabaki hau bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Errenteria, 2017ko urtarrilaren 27a.
Alkateordea,
JAIONE KARRIKIRI GARAÑO.