29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
769
IRAGARKIA, honen bidez, eranskinean zehazten diren zehapenen inguruan Garraioetako sailburuordeak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legean ezarritako prozedurari jarraituz.
Aipatu ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak hilabeteko epea izango du Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Zehapena ordaintzeko ordainketa-gutunaren bidez egin beharko da, bertan zerrendatzen diren banketxeetako batean, eta salatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatzen denetik harako hamabost eguneko epearen barruan zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu bidea erabiliko da ordainarazteko, betiere Dirubilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 D).
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten, eta horientzako banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 24a.
Garraioetako sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.