29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 3 orri.)
- EPUB (277 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
768
IRAGARKIA, 2017ko urtarrilaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Güeñes eta Gordexola udalerrietan, 220 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoan «La Jara 1 eta 2 Tak kentzea eta Güeñes-TAyala2 linea elektrikoko Jara-rako sarrera/irteera» deritzen jarduketak jendaurrean erakusteko dena.
Ondoko arauetan ezarritakoaren ondorioetarako: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. Artikulua (2002-12-23ko EHAA); abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikulua eta azken xedapenetarik lehengoa (2000-12-27ko BOE); Nahitaezko Desjabetzeari buruzko apirilaren 26ko Legearen Erregelamendua; eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 55. Artikulua (2013-12-27ko BOE); lehendik dagoen instalazio baten, ondoko jarduketa jendaurrean jartzen da, hartarako eskabidea Red Electrica de España, S.A.U.k egin duelarik.
Erreferentzia: L-3060 IFU/TLE.
Espedientea: 48-AT-I-2016-00027 (48-AT-H-1960-06).
– Kokalekua: Güeñes eta Gordexola udalerriak.
– Aurrekontua: 246.092 euroa.
– Helburua: energia elektrikoaren horniketaren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
JARDUKETAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
821M-ko luzeran, 220kV-ko zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren birkonfigurazioa, La Jara-ko Tan dagoen T bikoitza kentzeko.
Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.
Jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten, batez ere, lurren jabeek eta jarduteak ukitzen dituen gainerako titularrek. Haien zerrenda iragarki honekin batera txertatu da, agiriak aztergai egon daitezen, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Conxha jeneralaren kalea 23, 5.a, Bilbao) edo udaletxean bertan. Bestetik, egoki iritzitako alegazioak egiteko, bina ale aurkeztu behar dira, kasuan kasuko ordezkaritzan, hilabeteko gehienezko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 23a.
Lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.