29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
766
IRAGARKIA, berdintasun mezuak dituzten eskola agenden elaborazioa, inprimaketa eta banaketa kontratua prozedura ireki bidez lizitatzeko dena (Espedientea: 06EMK/06S/2017).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 06EMK/06S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: agenden elaborazioa, inprimaketa eta banaketa.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2017ko ekainaren 30era arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 61.983,47 euro. BEZa (% 21): 13.016,53 euro. Guztira: 75.000 euro.
5.– Fidantzak: administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak.
Eskaintza teknikoa: 49 puntu.
9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-02-28, 11:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, B gutun-azala irekitzen denetik.
e) Aldaerak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea:
«C» gutun-azalak irekitzea: 2017-03-14 12:00etan.
«B» gutun-azalak irekitzea: 2017-03-24, 12:00etan.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
11.– Beste argibide batzuk.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez zen bidali.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www. contratacion.euskadi.es
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.