Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
765

IRAGARKIA, 24/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 24/2017.

Noiz aurkeztu zen: 2016ko uztailaren 26an.

Errekurtsogilea: Olga Calleja Aira.

Aurkaratutako ebazpena egin duen administrazioa: Osakidetza.

Aurkaratutako jarduna: Osakidetzaren 2016-06-13ko 606/2016 Ebazpena, zeinaren bidez ezesten baitzen ondare-erantzukizunari buruzko 141/2014 prozedura, errekurtsogileari emandako osasun-laguntzaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala