Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
763

40/2017 DEKRETUA, otsailaren 7koa, «S.D. Erandio Club» onura publikokoa dela deklaratzekoa.

S.D.– Erandio Club kirol-kluba CD0000779 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Erandioko Bareterretxe kalea 2. Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da onura publikokoa dela deklaratzea, kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Izan ere, kirol-klubak bete egiten ditu onura publikoaren deklarazioa izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen baitira: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 22ko 11/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarria, eta ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikulua eta ondorengo batzuk, kirol-klub eta kirol-elkarteei buruzkoa baita dekretu hori. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2017ko otsailaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onura publikoaren deklarazioa ematea «S.D. Erandio Club» klubari, inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hauxe iritzita: haren eginkizunen bidez mesede egiten dio Euskadiren interes orokorraren sustapenari; beraz, Kirolaren 11/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 7a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala