Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
761

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 31koa, Hezkuntzako sailburuordearena, musika-ikastegi pribatuentzako diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 11ko Aginduaren bidez egin zen.

Aipatutako deialdirako ikastetxeek aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta kontutan hartuz bertako hamaikagarren artikuluak ezartzen duela sailburuordetza honi dagokiola ebazpena ematea, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Esandako deialdia erabakitzea, laguntza-sailetan banatuta, zentro bakoitzari dagokion diru-kopurua esleituz, ebazpen honen I. eranskinean jakinarazten den bezala.

2. artikulua.– Ikastegiei emandako diru-laguntza bi ordainketetan gauzatuko da:

a) Lehenengo ordainketa, laguntzaren % 10,25, ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost egunen buruan egingo da, interesdunek beren beregi eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote.

b) Bigarren ordainketa, alegia, diru-laguntzaren gastu osoa justifikatu osteko ordainketari dagokiona, 2017an egingo da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Prozedurari dagokionez ebazpen horretan arautu gabeko guztietarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatu beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke. Hezkuntzako sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 31.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala