29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (1786 KB - 16 orri.)
- EPUB (624 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
759
EBAZPENA, 2016ko abenduaren 28koa,Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez araututako diru-laguntzak, zeinaren bidez iragartzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deialdia, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.
2016ko irailaren 9an argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Agindua, zeinaren bidez iragartzen baita Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzen deialdia, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak gara ditzaten.
Agindu horren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko prozedura bete ostean, zeina oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarrita baitago, aipatutako 13. artikuluaren arabera izendatutako Balorazio Batzordeak ebaluatu zituen aurkeztutako eskabideak. Balorazio Batzorde horrek onetsi zuen, hautaketa-prozesuaren ostean onartu ziren eskabide guztien artetik, diru-laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpen-proposamena, eta Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2016ko azaroaren 8ko aktan jasota dagoen modura.
Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi eta gero, aipatutako aginduaren 13. artikuluan xedatzen den moduan, Lanbide Heziketako sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideei buruzko Ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea, xede horretarako ezarritako bitarteko elektronikoak erabilita. Horretarako gehieneko epea sei hilabetekoa da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, honako hauek zehaztu behar dira: diru-laguntza emango zaien eskatzaileen zerrenda, diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera, eta ezetsi egin diren eskabideak, ezesteko arrazoiak adierazita.
Adierazitakoagatik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Diru-laguntzak ematea I. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko. Zenbatekoak eranskinean zehazten dira.
2. artikulua.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren onuradunei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, eta Balorazio Batzordeak hala proposatuta, 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako IV. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak garatzeko irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzeko.
3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakitun egon dadin.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko uztailaren 27ko Aginduan xedatutakoa.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaien egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.