29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (414 KB - 35 orri.)
- EPUB (300 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
758
EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 21ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, ingurumen-baimen integratua ematen zaio Deydesa 2000 SL enpresak Legution sustatu duen hondakin arriskugabeen kudeaketarako instalazioari.
AURREKARIAK
2014ko ekainaren 9an, Deydesa 2000 SL enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Legutio udalerrian hondakinak kudeatzeko instalazio bat jartzeko.
Eskaerarekin batera, araudi aplikagarrian adierazitako dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2014ko ekainaren 17an emandako ebazpenaren bidez, Deydesa 2000 SL enpresak sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Hala, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2014ko ekainaren 25ean. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren web-orrian.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, 2014ko irailaren 19an, txosten bana eskatu zien Legutioko Udalari, Osasun Sailari eta Araba Garapen Agentzia erakundeari, eta horien emaitza espedientean ageri da.
2015eko martxoaren 18an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Deydesa 2000 SLren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.
2015eko martxoaren 31n, Deydesa 2000 SL enpresak alegazioak aurkeztu zituen, idazki baten bidez. Ebazpen honen eranskinean daude jasota, labur, erakunde honek haiei buruz egindako oharrekin batera.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.
Baimen honetan, instalazioan egiten diren uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasotako jarduerez gain, instalazioa aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea eragin zuen jardueraren kokalekuan egiten diren jarduera guztiak barne hartzen dira, jarduera horrekin teknikoki lotuta dauden eta sortuko diren isurietan eta kutsaduran ondorioak izan ditzaketen guztiak, nahiz eta jarduera horietako batzuk eranskinean jasota ez egon.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betetzeko, 1. eranskinean aipatutako jardueretariko bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko ingurumen-baimen integratua beharko da. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua honakoa da: arauaren aplikazio-eremuan sartzen diren instalazio guztiek arauaren xedea betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, baimen-ematean parte hartuko duten administrazio publikoen arteko koordinazioa ziurtatuko duen prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularren karga administratiboak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian aurreikusitako ingurumen-baimenak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Deydesa 2000 SL enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakinak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena, atmosferara isurtzeko baimena, eta, ingurumen-arloko bestelako zehaztapenen artean, hondakinen sorrerari eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Espedientean, beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere aginduzko txostenak eginez parte hartu dutela jasotzen da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua tokiko agintarientzat loteslea izango da baldin eta jarduerak egitea ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan. Adierazitako aginduak aplikatuz, Deydesa 2000 SL enpresarekin lotutako ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira.
Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko instalazioari ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazteko, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak.
Orain arte azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean agertzen diren txosten guztiak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan, Deydesa 2000 SLk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak jaso ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Honako hauek aztertu dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren 2015eko martxoaren 18ko ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; berau aldatzen duen ekainaren 11ko 5/2013 Legea; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta gainerako arau aplikagarriak. Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Deydesa 2000 SL enpresari (Sozietatearen egoitza: San Antolin 6, Goiaingo industrialdea, Legutio. IFK: B-01267004) ingurumen-baimen integratua ematea hondakinak kudeatzeko instalaziorako, Legutioko udalerrian, ebazpen honen bigarren zenbakian ezarritako baldintzetan.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko kategoria honetan dago sartuta jarduera hori:
«5.4.– Arriskutsuak ez diren hondakinak balorizatzeko edo balorizatzeko eta ezabatzeko instalazioak, eguneko 75 tonatik gorako gaitasunarekin, baldin eta jarraian zerrendatuko diren jardueretako bat edo gehiago biltzen badituzte, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituen abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretuan bildutakoak izan ezik:
d) Tratamendua hondakin metalikoen birringailuetan, hondakin elektrikoak eta elektronikoak, eta balio-bizitzaren amaieran dauden ibilgailuak eta horien osagarriak barne.»
Instalazioaren azalera 39.767 m2-koa da, horietatik 2.929 m2 eraikita daude, eta bertan daude instalazioak dauzkan pabilioiak, ekipoak, biltegiak eta bulegoak.
Hondakin arriskugabeen eta zati arriskugabe deskontaminatuen balorizazioa egiteko, pabilioi estalietako unitate modularrak (sailkapen granulometrikoko ekipoak, bereizgailu magnetikoak, bereizgailu magnetiko aldakorrak, bereizgailu dentsimetriko hezeak) eta estali gabeko zatikatzailea erabiltzen dira. Kokapen honi esker, hondakin bakoitzerako prozesatze-zirkuitua diseina daiteke, eta, ondorioz, ahalik eta gehiena berreskuratu eta prozesuaren kostua ahalik eta gehiena txikiagotzen da.
Unitate modular horiek elikatzeko, pala kargatzaileak erabiltzen dira. Ondoz ondoko eragiketa horien bidez, metalak ferrikoa izatearen edo ez izatearen arabera banatzen dira, eta horrela zuzentzen dira, banatu ondoren, galdaketan eta finketan jarduten duten enpresa espezializatuetara.
Tratamendurako ondoz ondoko zenbait prozesu daude, eta aldatuz doaz prozesatu behar diren hondakinen ezaugarrien arabera. Deydesa 2000 SL enpresak prozesatze-probak egin ohi ditu, zehaztearren zer-nolako eragiketak egin behar dituen eta zer ordenatan (R4 kudeaketa-eragiketa) (EUX/006/03 kudeatzaile baimendua).
Prozesatze-mekanikoko eragiketak hauek dira:
● Granulometriaren arabera sailkatzeko etapa, hiru bahe birakari industrialez eta bahe batez, partikula estuen tamainako banaketak lortzeko, eta horrela ondorengo banaketen eraginkortasuna areagotzeko.
● Zatitze bidez tamaina txikiagotzen duen ekipoa; ekipo hori noizean behin baino ez da erabiltzen, sozietate honetara datozen materialetarako oso gutxitan behar izaten baita egokitzapen-eragiketa hori, oro har, zatitze-eragiketak egiten dituzten hirugarren enpresa batzuetatik etorritako materialak direlako.
● Hiru etapa horien ostean, banaketa dentsimetriko hezeko ondoz ondoko hiru eragiketa gauzatzen dira materialetan (flotazioa da bat, eta dentsitate kontrolatuko inguruetan egindako bi banaketa); horretarako, ura da banatzeko euskarria, eta bertako araztegian tratatutako efluente likido bat sortzen da.
● Etapa horiek amaituta, banaketa magnetiko aldakorraren etapak gauzatzen dira materialetan, horietan ferrikoak ez diren metalak banatzen dira; horretarako, Eddy korronte induzituak erabiltzen dira, horiek eiekzio pneumatikoak dauzkate, zenbaitetan konpresoreek eraginda.
Deydesa 2000 SL beste prozesu lagungarri bi daude:
● Zolan eta estalkietan jasotako euri-urak eta banaketa dentsimetriko hezeko hiru eragiketetatik sortutako efluenteak instalazioan jaso eta araztegira bideratzen dira; tratamendu fisiko-kimikoaren etapa batean, ekarritako ur horiei kutsadura kentzen zaie, industrialdeko kolektorera isuri aurretik. Tratamendu-instalazio horretan, hidroxido kaltzikoa, kloruro ferrikoa eta azido klorhidrikoa dosifikatzeko sistema dago. Horrez gain, arazteko instalazioak prentsa-iragazki bat dauka, tratatutako solido esekien prezipitazioaren ondoren sortutako solidoen eraginez geratutako uraren zati bat ezabatzeko. Solidoak bereizi ondoren, prentsa-iragazki batera igarotzen dira, solidoek duten ur kopurua murrizteko. Hondakin erdi-solido bat sortzen da, solido prentsatuena. Kokalekuko industrialdean urak biltzeko eta tratatzeko duten sistemara isurtzen da efluentea.
● Aire konprimituko eta elektrizitateko instalazioak, goi-tentsiokoak eta behe-tentsiokoak.
Deydesa 2000 SLren urteko gutxi gorabeherako energia-kontsumoa, hondakinak tratatzeko, 1.400.000 kWh energia elektrikokoa da.
Sortutako hondakin arriskutsuak zein arriskugabeak ekipoak mantentzeko eta instalazioa zaintzeko jarduera orokorretatik datoz, nagusiki.
Deydesa 2000 SL enpresaren jardueran, teknikarik onenak aplikatzen dira BREF europarretan jasotakoen artean: Hondakinen Kudeatzaileen Industriarako BREF agiria (Reference Document on Best Available Techniques in the Waste Treatments Industries, 2006ko abuztua). Teknika hauek dira aipatzekoak:
1.– Ingurumena kudeatzeko sistema bat ezartzea eta horretara atxikitzea.
2.– Bermatzea in situ egindako jardueren xehetasun guztiak emango direla.
3.– Ingurumen-kudeaketa eraginkorrerako jardunbide egokien prozedura bat izatea, mantentze-prozedura eta prestakuntza-programa egoki bat berekin izango dituena, osasunean, segurtasunean eta ingurumen-arriskuen aurrean langileek hartu behar dituzten neurri prebentiboak jasoko dituena.
6.– Sartzen diren hondakinei buruzko ezagutza espezifikoak edukitzea. Ezagutza horietan, irteten diren hondakinak, aurrera eraman beharreko tratamendua, hondakin mota, hondakinen jatorria eta aztergai dagoen prozedura kontuan hartu beharko dira.
7.– Onartu aurreko prozedura bat ezartzea.
8.– Onarpen-prozedura bat ezartzea.
10.– Harrera-instalazio bat izatea.
11.– Irteera-hondakinak analizatzea, instalazio hartzaileentzako garrantzitsuak diren parametroen arabera.
24.– Biltegiratzeari buruzko teknikak aplikatzea.
45.– Prozesamendu-eremuetan erortzen den euri-ura jasotzea ahalbidetzen duen sistema itxi instauratu eta operatibo bat izatea.
47.– Biltegiratze-depositu batzuetara bideratuta egongo diren barneko instalazioetako drainatze-sistemetara iristen den tratamendu-eremu osoan erabat hormigoizkoa den oinarri bat edukitzea.
49.– Instalazioetan tratatutako hondakin-uren berrerabilpena eta euri-uraren erabilera maximizatzea.
62.– Eremu operatiboetako azaleren hornidura eta ondorengo mantentzea, ihesak edo isuriak saihesteko edo berehala garbitzeko neurriak ezartzea barne hartuta, eta drainatze-sistemen mantentzea bermatzea.
63.– Instalazioetan oinarri iragazgaitz bat eta barne-drainatzea erabiltzea.
86.– Konposatu inorganikoen lixibiazio-maila aztertzea, lixibiatzeko CEN prozedura estandarizatuak erabiliz eta proba-maila egokia aplikatuz: oinarrizko karakterizazioa, in situ betetze- edo egiaztapen-probak.
Bigarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Deydesa 2000 SL enpresak Legutio udalerrian (Araba) sustatzen duen hondakin arriskugabeak kudeatzeko jarduera ustiatzeko:
A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila euroko (600.000) zenbatekoaz, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Deydesa 2000 SL enpresak aldaketa horien berri emango du.
C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:
C.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.
Instalazioan balorizazioa egiteko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira, non horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen baitira.
Lantegian tratatu beharrekotzat jotzen den hondakin-jatorri bakoitzeko, eragileak hondakin hori onartzeko eskaera bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, horrek onets dezan, eta, behar izanez gero, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena erantsiko da.
Hondakin jakin bat onar daitekeela egiaztatu ondoren, Deydesa 2000 SLk dokumentu horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarrita.
Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, ebazpen honetako I. zenbakian ezartzen dena betetzeko.
C.1.1.– Onar daitezkeen hondakinak.
Deydesa 2000 SLn tratatu behar diren hondakin arriskugabeak Europako Hondakinen Zerrendakoak dira; zerrenda hori otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduan argitaratu zen, eta bertan daude balorizatze-eragiketak eta hondakin-zerrenda, idazpuru hau emanda:
Jarduera hori honetan datza: hondakin solido konplexu arriskugabeak eta deskontaminatuak jasotzea, biltegiratzea eta bahetu zein hautatzeko prozesu bat egitea (bereizketa dentsimetrikoa eta magnetikoa).
● Ahalmena: 60.000 tona urtean.
(Ikus .PDF)
C.1.2.– Hondakin arriskugabeen sarrera kontrolatzea.
Lantegira balorizazioa egiteko iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzen arabera onargarriak direla bermatzeko.
Kontrola onarpen-agirian finkatutako egiaztapena egitean datza. Agiri horretan, onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetatik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, segimendua eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
C.1.3.– Zamalanak.
a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.
b) Plantan hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da kontrolik gabeko isurtzerik edo isurtze lausorik ez egoteko, edo, bestela, isurtze horiek ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, ekipoen iragazgaiztasuna funtsezkoa da.
C.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.
Hondakinak estankotasun-baldintza egokietan biltegiratuko dira, gerta daitezkeen ihes edo isurien balizko eragina saiheste aldera; hala gertatuz gero, horiek bildu eta karakterizatu egingo dira.
Bi urtekoa izango da balorizatu beharreko hondakin arriskugabeak gordetzeko gehieneko epea.
C.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.
Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Deydesa 2000 SL enpresak formatu fisiko edo telematikoko artxibo kronologiko bat eduki beharko du, non jasoko diren, hurrenkera kronologikoan, hondakinen kopurua, mota, jatorria, helmuga eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraiobidea eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa sartu behar da.
TEEHak (16 02 16 kodea) tratatzeko jarduerarako, gutxieneko hauek erregistratuko dira:
● Onartutako hondakinen jatorria.
● Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
● Hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.
● Hartutako partida bakoitzaren kontrol- eta segimendu-agiriaren edo agiri ofizial baliokidearen erreferentzia-zenbakia.
● Tratamendu-lanak, datak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak.
● Jardueran sortu eta kudeatzaileari entregatu arte aldi baterako biltegiratutako bestelako hondakin arriskutsuak (xurgatzaileak, etab.): mota, identifikazio-kodeak, kopuruak eta ontziratze-datak, instalazioko kokapena eta aurreikusitako xedea, kudeatzaile baimenduak berariaz onartuta.
● Kudeatzaile baimenduari entregatutako hondakin arriskutsuak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak, kudeatzailearen identifikazio-datuak eta entrega bakoitza egiaztatzen duen kontrol- eta jarraipen-dokumentuaren zenbakia.
● Berrerabiltzeko merkaturatutako tresna elektriko eta elektronikoen piezak eta osagai desmuntatuak: kopuruak pisuaren arabera, motak.
● Hondakin ez-arriskutsuen kudeatzaile baimenduari birziklatzeko entregatutako tresna elektriko eta elektronikoen piezak eta osagaiak: mota, identifikazio-kodea, kopuruak, entrega-datak eta hartu dituen kudeatzailearen identifikazio-datuak, kasu bakoitzean.
Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.
C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.
Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
Horrez gain, dela inportatu beharreko hondakinak dela inportatutako hondakinak balorizatzeko edo deuseztatzeko tratamenduaren ondoren helmugako instalazioan lortutako korronte esanguratsuren bat zabortegian ezabatzea aurreikusten bada, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, eta justifikatu beharko da aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean zehazten diren hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.
C.2.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
C.2.1.– Lantegietan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
C.1 atalean adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak kaltetu gabe, manipulazio- eta tratamendu-eragiketak zoladura iragazgaitz baten gainean egingo dira beti.
Kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, dagozkien adostasun-deklarazioak egin direla egiaztatu beharko da, Europako Kontseiluaren martxoaren 31ko 333/2011 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Erregelamendu horretan, txatar-mota jakin batzuek hondakin izateari noiz uzten dioten zehazteko irizpideak finkatzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren arabera.
Era berean, aipatutako arauaren I. eranskinean finkatutakoarekin bat ez datozen ezaugarriak dituzten kudeaketa-prozesuaren ondoriozko burdinazko, altzairuzko eta aluminiozko txatarren kasuan, hondakin gisako kudeaketa egiaztatuko da, kudeatzaile baimendu baten dagokion onarpen-dokumentua aurkeztuz.
C.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
C.2.2.1.- Baldintza orokorrak.
Prozesuan zehar atmosferara egiten den kutsatzaile-isuri bakoitza bildu egin beharko da, eta hodi egokien bidez kanporatu, aldez aurretik –hala badagokio– isuri horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igarota.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehiena murriztu behar dira disfuntzionamendu- eta erabilezintasun-aldiak.
Proiektuan aipatzen diren atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira, bereziki hautsa ez isurtzeko neurriak, hala nola agregakin-multzoak ureztatzea edo bideak garbitzea.
Organo honek foku berri baterako baimena eman eta gero, fokua ezarri eta sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako ILE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.
C.2.2.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Deydesa 2000 SLren instalazioak ez dauka kanalizatutako fokurik (urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko 09100951 kodea dagokio instalazioari).
Hala ere, prozesua nolakoa den ikusita, partikulen isurketa lausoa gerta daitekeenez, ahalik eta gehiena murriztuko da teknika erabilgarri onenen bidez, aipatutako arauaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Horretaz gain, isurien kontrolari eta dispertsioari buruzko xedapenak betetzeko behar diren elementuek eragingarri egon behar dute instalazioa osorik edo haren zati bat martxan martxan jartzen denean, eta dabilen bitartean.
Deydesa 2000 SL enpresaren eskabidean «Isuri atmosferikoak murrizteko jardun-protokoloa» deritzon lan-jarraibidea (PM 03 IT 01) aurkeztu zuten; horko informazioarekin bat, aspertsio-ekipoak eta laino-kanoia erabiliko dira egoera meteorologikoen arabera.
(Ikus .PDF)
C.2.3.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.
C.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Euri-ur zikinak eta prozesatuak:
(Ikus .PDF)
Deydesa 2000 SL Goiaingo industrialdean dago, eta industrialde horrek badauka sortzen diren ur industrialak tratatzeko instalazio bat, Arabako Garapen Agentziaren jardunekoa. Industrialdeko sarera isurtzeko puntu bakarra dago, eta badauka B motako isurietarako baimena.
Instalazioan, euri-urak eta prozesukoak jaso eta arazketa-sistema propio batera eramaten dira, industrialdeko sarera isuri aurretik.
C.2.3.2.- Isurien muga-balioak.
Saneamendu-sarera egiten diren isurketen parametroak Goiaingo industrialdeko Isurketak eta Hondakin-uren Arazketa Arautzeko Erregelamenduan finkatutakoak izango dira –instalazioak horra egiten ditu isurketak– eta zerrenda honetan jasota daude, horietako bakoitzerako zehaztutako gehieneko mugak barne:
(Ikus .PDF)
* Lagin dekantatuetan.
Ezin izango dira diluzio-teknikak erabili isurtzeen muga-balioak lortzeko.
C.2.3.3.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Deydesa 2000 SLk badauka instalazioan jasotako euri-urak eta prozesukoak bertako arazketa-sistemara bideratzeko sistema bat, instalazioaren industrialdeko sarera isuri aurretik; hidroxido kaltzikoa, kloruro ferrikoa eta azido klorhidrikoa dosifikatzeko sistema bat da bertakoa.
Malutapen-tratamendua da, efluentean dauden solido esekien karga murrizteko. Solidoak bereizi ondoren, prentsa-iragazki batera igarotzen dira, solidoek duten ur kopurua murrizteko.
Deydesa 2000 SLk aurretratamendurako egiten dituen eragiketek hondakin erdi-solido bat sortzen dute, solido prentsatuena. Hondakin hori ez da arriskutsua, eta, kudeatzeko orduan, zabortegian ezabatzen da.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Deydesa 2000 SL enpresak behar diren aldaketak egingo ditu arazketako instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko eskatuko du.
C.2.4.- Lantegian sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legean (uztailaren 28ko 22/2011) eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.
Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-diferentziak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoari kalterik eragin gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.
Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete; bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.
Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie Ingurumen Sailburuordetzari eta Legutioko Udalari (Araba).
Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.
Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan (hondakinen lekualdaketei buruzkoa) ezarritakoa bete beharko da.
C.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.
Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:
1. prozesua: «instalazioen eta makinen mantentze-lanak».
1. hondakina: «olio-iragazkiak».
Identifikazioa: B01267004/0100001345/1/1.
Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5// A954(2)//B0019.
EHK: 160107.
Urtean sortutako kantitatea: 30 ale.
Makinen olio-iragazkiak birjartzeko lanetan sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
2. hondakina: «erregai-iragazkiak».
Identifikazioa: B01267004/0100001345/1/2.
Hondakinaren kodea: Q9//D15//S35//C51//H5// A954(2)//B0019.
EHK: 160121.
Urtean sortutako kantitatea: 376 kilogramo.
Mantentze-lanetan sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
3. hondakina: «lanpara fluoreszenteak».
Identifikazioa: B01267004/0100001345/1/3.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14// A954(2)//B0019.
EHK: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 3 kilogramo.
Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da; bidoia horretarako eremu espezifikoan kokatuta dago.
4. hondakina: «olio erabiliak».
Identifikazioa: B01267004/0100001345/1/4.
Hondakinaren kodea: Q7//R13/L8 //C51//H5/6//A954(2)//B0019.
EHK: 130205.
Urtean sortutako kantitatea: 1000 kilogramo.
Mantentze-lanetako olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; pala kargatzaileetarako automobilgintzako olioa da.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
5. hondakina: «berunezko bateria erabiliak».
Identifikazioa: B01267004/0100001345/1/5
Hondakinaren kodea: Q6//R13/S37 //C18/23//H5/8//A954(2)//B0019.
EHK: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 8-10 unitate.
Makinen mantentze-lanetan sortzen da.
Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian biltzen da, hondakin-biltegian.
2. prozesua «hondakinak taldekatzea».
6. hondakina: «zatarrak, iragazkiak eta xurgatzaileak (substantzia arriskutsuek kutsatuta)».
Identifikazioa: B01267004 / 0100001345/2/1.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A954(2)//B0019.
EHK: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.
Xurgatzaileak eta ehunak biltzean eta elkartzean sortzen da; olioz, disolbatzailez, etab. bustitako trapuak, material xurgatzailea eta iragazkiak dira.
Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
7. hondakina: «plastikozko ontziak (substantzia arriskutsuek kutsatuak».
Identifikazioa: B01267004/0100001345/2/2.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C41/51//H5//A954(2)//B0019.
EHK: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 35 poto.
Ontzi hutsak biltzean eta elkartzean sortzen da; olioak, disolbatzaileak, etab. eduki dituzten plastikozko ontziak dira.
Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuen ondoan, eta, bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
8. hondakina: «metalezko ontziak (gai arriskutsuez kutsatuak)».
Identifikazioa: B01267004/0100001345/2/3.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C41/51//H5//A954(2)//B0019.
EHK: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 200 litroko 14 bidoi.
Ontzi hutsak biltzean eta elkartzean sortzen da; olioak, disolbatzaileak, etab. eduki dituzten metalezko ontziak dira.
Hondakin horretarako identifikatutako paletetan biltzen da, sortzen den postuen ondoan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakin mota zehazten eta hondakin horrek dituen osagai arriskutsuak adierazten dituzte kode horiek (ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota); horrez gainera, hondakina zer jarduerak eta zer prozesuk sortzen duten adierazten dute (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehetasunez jasota). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2018ko aldirako Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasita, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek segurtasun-neurri hauek izan beharko dituzte: Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritakoak. Bestalde, itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isurtzearen edo lurruntzearen ondorioz edukirik ez galtzeko.
d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta, etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du, eta, halaber, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izan beharko du.
e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezin izango da 6 hilabetetik gorakoa izan.
f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Deydesa 2000 SLk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.
h) Egiaztatu egin beharko da ezen baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak honako betekizunak konplitzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.
i) Deydesa 2000 SLk sortutako olio erabilia kudeatu beharko du, industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera.
j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinei dagokienez, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.
k) Deydesa 2000 SL enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege-dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
l) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2000ko ekainaren 29an eman zuen 2037/2000/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Deydesa 2000 SL enpresak, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.
m) Deydesa 2000 SL enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
n) Baldin eta Deydesa 2000 SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna ere bada, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
o) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako f) eta g) idatzi-zatietan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m) idatzi-zatian aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
p) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Deydesa 2000 SL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
C.2.4.2.– Hondakin arriskugabeak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
(Ikus .PDF)
*Adierazi beharko litzateke gutxi gorabehera zenbat harri-, obra- eta lur-hondakin sortuko den.
a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu batera.
b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, justifikatu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Deydesa 2000 SLk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.
d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.
e) Balioztatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.
f) Deydesa 2000 SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea baldin bada, Deydesa 2000 SL ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, berau kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.
g) Erregistro bat eramango da, eta bertan kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea adieraziko dira. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako c) eta d) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta g) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.
i) Baldin eta hondakin arriskutsuak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.
C.2.5.– Ontziak merkaturatzea.
Deydesa 2000 SL enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta bilgarriak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.
Era berean, Deydesa 2000 SLk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratzeko eta itzultzeko sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Deydesa 2000 SLk, industria- edota merkataritza-ontziak ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikiz merkaturatzen baditu, aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.
Baldin eta Deydesa 2000 SLk, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren ontzi-hondakin kopuruak baino handiagoak sortu ditzaketen produktu ontziratuak merkaturatzen baditu, edo kasuan kasu, industria- edo merkataritza-ontziak:
● 250 tona, beira soilik bada.
● 50 tona, altzairua soilik bada.
● 30 tona, aluminioa soilik bada.
● 21 tona, plastikoa soilik bada.
● 16 tona, egurra soilik bada.
● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.
● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.
Enpresaren prebentzio-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Ingurumena zaintzeko urteko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.
C.2.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betetzeko, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Deydesa 2000 SL enpresak lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.
Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bidaliko da txosten hori.
Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17. artikuluan adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.
Lurrak mugitzea dakarten obrak egitekotan –are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere–, hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu sustatzaileak, lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz kaltetu ote diren egiaztatu ahal izateko, eta karakterizazioaren emaitzak ikusita, material horiek kudeatzeko biderik egokiena zein den zehaztu ahal izateko.
1.– Soberakinak zabortegira eraman nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-tik gorako bolumena duten unitateez osatutako lagina hartu ahal izango da; aldiz, afekzio heterogeneoa aurreikusten bada, 500 m3-tik beherako bolumenekoez.
2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duen eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituen urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera.
3.– Otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako VIE-A B parametroetatik beherako eta TPHetarako 50mg/kg-tik beherako balioak dituzten lurrak garbiak kontsideratuko dira, eta, beraz, onargarriak baimendutako betelan batean.
4.– Substratu harritsu sanoa murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.
Obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egiteko betebeharra salbuetsi ahal izango da, betiere, jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.
Era berean, azaroaren 4ko 1/2005 Legearen 10. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurrean kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, Sailburuordetzak hartu beharreko neurriak zehaztu ditzan, aipatutako 1/2005 Legearen 17. artikuluaren seigarren zenbakiari jarraikiz, kasuan kasu.
C.2.7.– Zaratari buruzko baldintzak.
a) Behar diren neurri guztiak ezarriko dira, honako indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:
a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.
a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.
a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.
(Ikus .PDF)
1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.
Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.
Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.
b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.
D) Ingurumena zaintzeko programa.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:
D.1.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analitika hauek egingo dira:
(Ikus .PDF)
*Kontrol-kutxatilaren UTM koordenatuak aurkeztu beharko dira.
b) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak.
c) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek ebazpen honen bigarren zenbakiko C.2.3.2 azpiatalean ezarritako mugak betetzen badituzte.
D.2.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.
(Ikus .PDF)
D.3.– Zarata kontrolatzea.
a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira bi urtetik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.
b) Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu. Nolanahi ere, ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du ingurumen-organoak.
c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.
D.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.
Organo honek lehen aurkeztutako Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egunean jarrita aurkeztu beharko da, gaur egungo dauden instalazioen multzoa barne hartuta, hala nola I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honen osatutako eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html
Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).»
Beste alde batetik, oinarrizko txosten bat edo abiapuntuko egoerari buruzko bat, 16/2002 Legean deskribatutakoa eta Europako Batzordearen Komunikazioan emandako jarraibideen araberakoa, egiteko beharrari buruzko proposamen bat egingo da. Europako Batzordearen abiapuntuko egoerari buruzko jarraibideak, emisio industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. zenbakiaren esparruan (2014/C 136/03). Hemen eskura daitezke:
http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES
Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Baina ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memori bat aurkeztuko da.
Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isurketak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi beharko da. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita bitarteko horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio horrekin eta instalazioaren operadoreak aurkezten dituen datu kuantitatiboekin, dagoeneko existitzen direnekin (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiko ikerketak, lurpeko uren kontrol eta segimenduaren emaitzak, etab.), erakunde honek 16/2002 Legean deskribatutako oinarrizko txostena edo abiapuntukoa egiteari buruz erabakiko du. Txosten horretan, substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsadura-egoerari buruzko informazioa jasoko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko 16/2002 Legearen 12.1.f eta 22 bis artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Atal horretan ezarritakoaren arabera eman beharreko informazioa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, 199/2006 Dekretuan eta organo honek onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoaren arabera (199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena).
D.5.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira; datuok jakinarazpen baten bitartez Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, jakinarazpenari erantsitako CD edo DVD batean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen Ingurumena Zaintzeko Programaren Gidaliburuan ezarritako formatuan, zeina webgune honetan baitago eskuragarri:
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/
Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.
Emaitza horiek urtero bidaliko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.
D.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapena. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.
E.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurpenen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.
Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko C.2.4 azpiatalean («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.
E.2.– Jarduera uztea.
Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 1/2005 Legea, otsailaren 4koa, lurzorua ez kutsatzeari eta kutsatutakoa garbitzeari buruzkoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzorua kutsatuta dagoela deklaratzeko irizpide eta estandarrak finkatzen dituena. Horrenbestez, Deydesa 2000 SLk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hileko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Deydesa 2000 SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren atalaren C.2.4 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.
E.3.- Jarduera aldi baterako uztea.
Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Deydesa 2000 SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.
Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.
E.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, atal hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoera prebenitzeko.
Era berean, atmosferara eta uretara egindako isurpenak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Biltegiratu egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. l) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Baldin eta instalazioetan lokatzen tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By pass» horrek aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, eta dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidali (atal honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).
b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non aldizka egindako mantentze-lanen eta antzemandako gorabeheren berri eman beharko baita.
c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.
d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.
h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.
i) Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat izango dute; eta saiatu behar dira efikaziari eragin diezaioketen isuriak tratamendu-instalaziora joan ez daitezen.
j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren betiere. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:
● Gorabehera-mota.
● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).
● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.
● Izandako ondorioak.
● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala badagokio.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
● Gorabehera-mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Gertakariaren iraupena.
● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.
● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioztapena.
● Hartutako neurri zuzentzaileak.
● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.
● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
k) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egiteko, jardueraren titularrak lehenbailehen jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioan aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, etengabeko prozesu bati dagozkionak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne hartuta.
l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta legeria horrek agintzen dituen betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
F) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, baita neurtu behar diren parametroak, neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugak ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
G) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Deydesa 2000 SLk aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.
Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.
Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.
Ingurumen Adierazpena publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
H) Instalazioen aldaketa oro helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc. Halaber, organo honen adostasuna ere eskatu beharko dute, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurpenen erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).
Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.
Era berean, proiektatutako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskinean, edo Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean sartuta badago, hizpide dugun aldaketari baimena eman aurretik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin beharko zaio.
Baldin eta aldaketa ez badago jasota ez 3/1998 Legearen IB eranskinean ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean, baina bai horren II. eranskinean, organo honek gehienez ere hiru hileko epean erabakiko du aldaketa horri ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion edo ez, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera.
Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritakoarekin bat.
l) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.
Hirugarrena.– Deydesa 2000 SLk ustiatutako instalazioari 16-I-01-000000000361 erregistro-kodea esleitzea. Haren helbidea: San Antolin kalea 6, Goiain industrialdea, Legutio; kokapena honetan: X:L 528866,77 Y: 4755273,55.
Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da kasu hauetako edozeinetan:
a) Instalazioak sortutako kutsadura dela-eta komeni denean mugako isurketa-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea.
b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.
c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa denean.
d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste duenean ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.
e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).
f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.
g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra badago, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.
h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak nahikoak ez direla egiaztatzen bada.
i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, ondorioztatzen bada aldatu egin behar dela.
Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bosgarrena.– Deydesa 2000 SLri enpresari eskatzea erantzun bat eman diezaiela adierazitako epean honako gai hauei:
3 hileko epean:
● Laborategi egiaztatu batek instalazioen emisio akustikoa neurtzea, baimen honetako D.3 puntuan finkatutakoaren arabera.
● Eguneratzea eta kontrola proposatzea (D.4 puntua).
● Zenbat harri-, obra- eta lur-hondakin sortuko den gutxi gorabehera. (C.2.4.2 puntua).
● Kontrol-kutxatilaren UTM koordenatuak (D.1.a puntua)
2015eko abuztuaren 21a baino lehen:
● Gailu elektrikoei eta elektronikoei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean ezarritakoa betez, baimen hau berrikusteko eskaera aurkeztu beharko da, aipatutako arauaren 37. artikuluan ezarritakoa betetze aldera aurreikusi diren jarduerak adierazita.
Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:
● Ebazpen honen bosgarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epe barruan, baldin eta interesdunak ez badu, behar bezala justifikatuz, epea luzatzeko eskatzen.
● Deydesa 2000 SLren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian jasotako kasuetan.
Zazpigarrena.– Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:
● EU3/0279/2001 hondakin arriskutsuak sortzea.
● EUX/006/03 hondakin arriskugabeak sortzea.
● EUX/006/03 hondakin arriskugabeak kudeatzea.
Era berean, aurrekoen ordez, IPPC instalazio-kodea ere erabili ahal izango da (16-I-01-000000000361).
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Deydesa 2000 SLri, Legutioko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 21a.
Ingurumeneko sailburuordea,
JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.
I. ERANSKINA
ALEGAZIOEN ANALISIA
Ingurumen-organoak, Deydesa 2000 SLri Legution sustatutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerari dagokion ingurumen-baimen integratua emateko prozeduraren esparruan, egindako entzunaldi-izapidean, honako alegazio hauek jaso dira:
Alegazioa:
«C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak, 9. orrialdea.
Ebazpen-proposamenean jasotzen denaren arabera, Ingurumen Sailaren aurrean kontsulta bat egin behar da, mugaz gaindiko mugimenduak EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean jasotako hondakinen arloko plangintzaren helburuekin bat datozela justifikatuz, esanguratsutzat jotzen den hondakin-korronteren bat deuseztatzea aurreikusten denean.
1.– EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean, 2020rako hondakin kopuru osoa % 10 murriztea aurreikusten da 2010ean sortutakoekin alderatuz.
Plan guztietan gertatzen den bezala, estrategikotzat jotzen diren helburu batzuk daude (hondakinen sorrera murriztea; 2020rako berrerabilpena, birziklatzea eta balorizazioa % 60 arte handitzea; hondakinen deuseztatzea optimizatzea: hurbiltasun- eta autosufizientzia-printzipioak, informazioa eta gardentasuna hobetzea eta merkatu berdea sustatzea), baita horiek garatzeko programa batzuk ere, eta horiei eduki normatiboa eman beharko zaie, indarrean egon daitezen eta juridikoki erabat eraginkorrak izan daitezen, eta ondorioz, araututako baldintzen arabera betetzea exijitu ahal izan dadin.
2010 eta 2030 artean, 25en Europan, mugikortasunaren eskakizunean % 30eko hazkuntza gehigarria espero da eta garraiobide kutsagarrienak lehenestea; horien artean, portzentualki, ibilgailu pribatuaren eskakizuna nabarmentzen da (lekualdatzeen % 72 auto bidezkoak), beraz, autoarekin lotutako hondakinek funtsezko rola daukate prebentzio-politiketan.
Adierazten den bezala, EAEko egungo hondakinen inbentarioetan, EEIak osotasunean kontabilizatu ordez, alde batetik, hondakin arriskutsu gisa kudeatzen diren zatiak kontabilizatzen dira, eta bestetik, zatiketako frakzio arina. Horregatik, ez dago hondakinen gaur egungo inbentarioen gaineko adierazlerik.
Murrizketa honako justifikazioan oinarritzen du: «Ibilgailuen piezen berrerabilpena ibilgailuen zatiak hondakin gisa kudeatzea saihesten duen neurria da, aldi berean, osagai berriak fabrikatzeko beharra murriztuta, horrek dakarren materialen eta energiaren aurreztearekin. Era berean, erabiltzen ez diren ibilgailuen kudeatzaileen enplegua sustatu dezakeen jarduera ekonomikoa da, erabil daitezkeen piezak identifikatuta eta katalogatuta.
2.– Idazkian aipatzen den araudian, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinak balorizatzeko edo deuseztatzeko inportatzen diren kasuan, betebehar multzo bat ezartzen da, baina horien artean ez da jasotzen EAEko organo eskudunari aurretiazko kontsultarik egitea.
Funtsean, honako baldintzak edo betebeharrak ezartzen dira:
– Bidaltzeko eskuduntza duen agintaritzari aurretiaz jakinaraztea.
– Jakinarazleak eta hartzaileak jakinarazitako hondakinak balorizatzeko edo deuseztatzeko sinatutako kontratua.
– Fidantza bat finkatzea edo kontzeptu jakin batzuk estaliko dituen aseguru bat: garraio-kostuak, balorizazio- edo deuseztatze-kostuak, 90 egunez gordetzea.
– Hondakinen jatorriko agintaritza eskudunak helmugako agintaritza eskudunari jakinaraztea, eta kasuan kasu, hondakinak igaroko diren tokikoari.
– Helmugako agintaritza eskudunak baimena ematea edo eragozpenak jartzea.
3.– Eusko Jaurlaritzak jarri nahi dituen baldintzek –aurretiazko jakinarazpena egitea–, horretarako arauzko eskuduntza gabezia posible bat ekar dezakete, Europako zuzentarauetatik zuzenean eratorritako baldintzak direlako, eta horrez gain, Europar Batasuneko herrialde kideetako merkatuetako lehia askean ere eragin dezaketelako.
Horregatik, Deydesa 2000 SLren ustez, C.1.6 puntuko bigarren paragrafoa ezabatu egin behar da.»
Erantzuna:
«C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak» puntua kentzearekin lotutako alegazioari dagokionez, lehenik eta behin, honakoa adierazi behar da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduko 3. artikuluan hondakinak lekualdatzeko prozedura orokorra finkatzen duela. Bertan, idatzizko aurretiazko jakinarazpenen eta baimenen mende zein dauden zehazten du, eta kasu horretan, berau bidaltzeko eskuduntza duen agintaritzari aurkeztu beharko zaio, arauaren 4. artikuluan finkatutakoari jarraituz.
Era berean, Erregelamenduko 12. artikuluan, balorizatzekoak diren hondakinak lekualdatzeko eragozpenak arautzen ditu. Horren arabera, helmugako agintaritza eskudunak eta jatorriko agintaritza eskudunak 30 eguneko epean jarri ahal izango dituzte eragozpenak, helmugako agintaritza eskudunak hartu-agiria igortzen duen datatik hasita, 8. artikuluari jarraituz. Eragozpenak eragin ditzaketen arrazoien artean, aurreikusitako lekualdatzea edo balorizazioa ingurumen-babesaren arloko legezko eta arauzko xedapen nazionalekin bat ez etortzea aipatzen da (12. artikulua, 1.b puntua); hain zuzen ere, ezabatzea proposatzen den baimenaren testu-zatiaren termino beretan.
Beste alde batetik, 12.1.g atalean adierazten denez, era berean, helmugako agintaritza eskudunak eragozpenak jar ditzake, hondakinaren zatiki balorizagarriaren eta balorizaezinaren arteko proportzioak, definitiboki balorizatuko diren materialen balio estimatuak edo balorizazio-kostuak eta zatiki balorizaezinak ezabatzearen kostuak balorizazioa justifikatzen ez badu, ekonomiaren edo ingurumenaren arloko kontsiderazioak aintzat hartuta.
Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 11.1.a) artikuluan finkatutako eskumenaren arabera ingurumenaren eta ekologiaren arloko Estatuko oinarrizko legediaren lege-garapena egiteko eta betearazteko eskumena duen ingurumen-organoa Ingurumen Sailburuordetza dela adierazi behar da. Hala, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan finkatutako eskakizunak betetzen dira, baita hondakinei buruzko Esparru Zuzentaraua ere (2008/98/EE), Estatuko Administrazio Orokorrarekin koordinatuta.
Horregatik, organo honek, administrazioen jarduerak gidatu behar dituen efizientzia-printzipioari jarraituz, aurretiazko kontsultaren izapidearen bidez EAEko 2020rako Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planeko jarraibideekiko bat-etortzearen egiaztapena ezarri duela adierazi behar da; hain zuzen ere, administratuak beharrezkoak ez diren izapiderik ez abiatzeko, adibidez, arauaren 5. artikuluaren arabera eskatzen diren kontratuak sinatzea.
Entzunaldi-izapidean helarazitako erantzun-idazkian bertan adierazten den bezala, alegatu diren eskakizunak jasotzen dituen erreferentziazko araudia Europa mailakoa da eta Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuarekin eta Europar Batasuneko herrialde kideetako merkatuetako lehia askearekin bat dator.
Alegazioa:
● D.1.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea, 20. orrialdea.
Ebazpen-proposamenean, Deydesaren kokalekua den industrialdeko arazketa-sistemara isuritako urak hiru hilean behin kontrolatu beharra ezartzen du, baina sozietate honen ustez gehiegizko maiztasuna da, ez delako ibilgurako behin betiko isurpen bat, eta urtean behin kontrolatzea proposatzen du.
Erantzuna:
Isuritako uraren kalitatea kontrolatzeari dagokionez, sustatzaileak egindako kontrol-proposamena onargarritzat jotzen da, eta beraz, D.1 puntua egokitu egingo da.
Alegazioa:
● D.2.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea, 21. orrialdea.
Proposamenaren barruan, mahuka-iragazkien hauts-sorkuntza sartu da jardueraren adierazle gisa; baina, Deydesa 2000 SLk ez dauka horrelako ekiporik, eta horrela dago jasota ingurumen-baimen integratua izapidetzeko aurkeztu zen dokumentazioan.
Erantzuna:
Mahuka-iragazkien hauts-sorkuntzaren jarduerari dagokion adierazlea kentzeko alegazioari dagokionez, egia da; beraz, D.2 puntua egokitu behar da.
Alegazioa:
● D.4.- Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola, 22. orrialdea.
Ebazpen-proposamenaren arabera, Deydesak nahitaez aurkeztu behar dio Ingurumen Sailari lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txosten eguneratu bat, 2007ko otsailaren 9ko data izanik. Eskatutako eguneratzeak ateratako zutabea eta lurpeko urak karakterizatzeko gutxienez bi zundaketa egitea barne hartzen du, eta lurzatiak interes hidrogeologikoko kokalekuei, jabari publiko hidraulikoari edo eremu babestuen erregistroko eremuei eragiten dien informatzea. Era berean, oinarrizko txosten bat edo abiapuntuko egoerari buruzko txosten bat egiteko beharrari buruzko proposamen bat egin behar da, eta beharrezkoa bada, dagokion lurzorua ikertzeko estrategia aurkeztu. Nolanahi ere, Deydesa 2000 SLk erabilitako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiei buruzko informazioa emateaz gain, horien garrantzia eta inguruneari eragiteko arriskua baloratu behar dira.
Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena aurkeztu ondoren Deydesa 2000 SLk ez duenez ez substantzia ez nahasketa arriskutsu gehigarririk erabiltzen, ezta sortzen ere, eta Ingurumen Baimen Integratuaren izapidetzean horiei buruzko informazioa sartu duenez, okupatzen dituen lurzatien kokalekuari buruz ere informatuta, Deydesa 2000 SLren ustez ez da beharrezkoa zerrendatutako informazioa berriz ematea.
Halaber, Goiain industrialeko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa sakon bat existitzen denez, Geyser HPC SAU sozietateak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarentzat egina –2070036 proiektu zenbakia, 2007ko abenduaren 14an horri buruzko txosten bat egin zen–, zeinetan zundaketa eta analisi ugari sartzen diren eta industrialdeko lurzoruan kutsadura handia identifikatzen den, industrialdea eraiki aurreko isurketetatik eratorria –kasu batzuetan, Deydesa 2000 SLren beraren pean–, sozietate honen ustez ez da beharrezkoa aipatutako azterketa egitea. Horregatik, lurzoruak eta urak kontrolatzeko eskakizuna ezabatzea proposatzen du, Ingurumen Sailak berak dagoeneko eginda daukalako.
Jasota dauden industrialdea eraiki aurreko isurketek egindako edozein analisi mozorrotuko dute, kokalekuan dagoeneko kutsadura handia zegoelako.
Erantzuna:
D.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola» puntuari buruzko alegazioaren arabera, ez da beharrezkoa beste txosten bat egiteko eskatzea, eta aipatzen duenez, nahikotzat jotzen du 2007ko uztailaren 13an aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren, ingurumen-baimen integratuaren eskaeran jasotako substantzia eta nahasketa arriskutsuen zerrendan, eta 2007ko abenduaren 14ko txosten batean jasotako lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketaren bidez emandako informazioa –azken horretan, industrialdeko lurzoruan isurketa historikoen eraginez kutsadura handia zegoela identifikatzen zuten hainbat zundaketa eta analisi barne hartzen ziren–.
Aipatzekoa da, lehenik, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak zerrendatu eta lurzoru kutsatuak izendatzeko irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren II. eranskinean finkatzen denez lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren azken helburua lurzoruan kutsadura esanguratsuak gertatu diren edo gertatzen ari diren baloratzea dela, eta txosten hori hondakin eta substantzia arriskutsuen arloan indarrean dagoen legediari jarraituz sortutako informazioan oinarrituta egiteko aukera aurreikusten dela.
Era berean, EAEren esparruan, aipatutako eranskinean jasotako edukiak lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean eta organo honek egindako garapeneko prozedura operatiboan finkatutakoarekin ere bat etorri behar du. Txostenaren edukiak, beraz, aipatutako prozeduran I. talderako zehaztutakoari erantzun beharko dio, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikagarria zaien instalazioen kasuan.
Beste alde batetik, 1/2005 Legearen IV. kapituluak lurzoruaren kalitate-adierazpena egiteko prozedura definitzen du, eta kutsatu, alteratu edo, kasuan kasu, ez-alteratutzat jotzeko aukera aurreikusten du, legeak kontzeptu horiei ematen dien interpretazioaren arabera.
Beraz, lurzoru baten egoerari buruzko aurretiazko txostena egiteko baldintzek eta lurzoru baten kalitate-adierazpena egiteko prozedurak behar ezberdinei erantzuten diete, eta informazio ezberdina ematen dute, beraz, organo honek industrialde osoari dagokionez izapidetutako lurzoruaren kalitate-adierazpen prozedurak ezin ditu ordezkatu araudiak jardueren titularrei lurzoruaren kutsadura prebenitzearen inguruan ezartzen dizkien betebeharrak.
Bestetik, 2010eko azaroaren 24an onartutako Industriako Isurpenei buruzko Zuzentarauak (2010/75/EB), 16. artikuluan, lurpeko urak gutxienez bost urtean behin kontrolatu beharra barne hartzen du, eta lurzorua gutxienez hamar urtean behin, non eta aipatutako kontrola ez den kutsadura-arriskuaren ebaluazio sistematiko batean oinarritzen.
22. artikuluan zehazten duenez, jarduerak substantzia arriskutsu esanguratsuak erabiltzea, sortzea edo isurtzea eragiten duenean, instalazioaren kokalekuko lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko aukera kontuan izanda, titularrak abiapuntuko egoerari buruzko txosten bat egingo du eta agintaritza eskudunari aurkeztuko dio. Txosten horretan, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko beharrezko informazioa jasoko da, jarduerak behin betiko utzi ondorengo egoerarekin kuantitatiboki konparatu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, organo honi dagoeneko emandako informazioa I. taldeko lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txosten baten edukira egokitzeko –instalazioan gertatu diren aldaketak eguneratuta–, Zuzentarauaren 16. artikuluan jasotako kontrol-baldintzak betetzeko, eta bertan definitutako oinarrizko txosten bat egiteko beharra baloratzeko, administrazio publikoen funtzionamendua gidatu behar duen efizientzia-printzipioarekin bat etorriz, organo honek betebehar horiek dokumentu bakarrean berrantolatu beharra ezarri du.
Horrenbestez, aurkeztutako alegazioa ezin da onartu; izan ere, organo honen ustez, orain arte emandako informazioak ez die lurzoruen eta lurpeko uren kutsaduraren arloan indarrean dauden arau-betekizunei erantzuten.
Alegazioa:
● Bosgarren puntua, eskakizun osagarriak, 29. orrialdea.
Deydesa 2000 SLri eskatzen zaio ingurumen-baimen integratuaren eskaera 2015eko abuztuaren 21a baino lehen berrikusteko, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretutik eratorritako alderdiak barnean hartzeko. Idazki hau egin den datan Deydesa 2000 SLk oraindik ez duenez ingurumen-baimen integratua, eta legedi berrira egokitzeko eskatutako epea –bost hilabete baino gutxiago– kontuan hartuta, sozietate honek aipatutako arautik eratorritako alderdiak baimen-proposamenean berean sartzeko eskatzen du eta berau berrikusteko eskaera beharrezkoa ez izatea.
Era berean, hondakinen lekualdatzeari buruzko araudi berri bat dago eta Deydesa 2000 SLren ustez ebazpen-proposamenean sartu beharko litzateke.
Erantzuna:
Baimen-eskaera tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko 110/2015 Errege Dekretuaren arabera berrikusteko eskakizunari buruzko alegazio bat planteatu da, organo honek ingurumen-baimen integratu honetan araudi berritik eratorritako alderdiak barne hartu ditzan.
Berrikuspenak –bosgarren xedapen iragankorrean gehienez ere hamar hileko epea finkatzen da, dagokion eskaera aurkezten denetik aurrera– 37. artikuluan finkatutakoa betetzen dela egiaztatzeko informazioa sartzea eskatzen du, eta beraz, informazio hori sustatzaileak sartu beharko du. Horregatik, ezin da alegazioa onartu, hala eginez gero prozedura honen ebazpena atzeratu egingo litzatekeelako.
Berriki onartu den hondakinak lekualdatzeari buruzko araudi berriari buruzko oharra aztertu ondoren, organo honek aipamen hori C.1.2 (Hondakinen sarrera kontrolatzea) eta C.2.4 (Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak) ataletan sartzea egokitzat jotzen du.
Alegazioa:
● Zazpigarren puntua, titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak, 29. orrialdea.
Ingurumen-baimen integratuaren proposamenean, Deydesa 2000 SLk orain arte izan dituen kode hauek mantentzen dira: hondakin arriskutsuen ekoizlearena, hondakin arriskugabeen ekoizlearena eta hondakin arriskugabeen kudeatzailearena; baina horiek ez dira ingurumen-baimen integratu berrian sartu.
Zerrendatutako baimen sektorialek indarraldi mugatuak dituztenez eta titularrak horien aldizkako berritzea eskatu behar duenez, Deydesa 2000 SLren ustez, horiekin lotutako izapide guztiak Goiain industrialdeko San Antolin kaleko 14.ean eta 16.ean egiten diren jarduera guztietarako 6-1-01-361 erregistro-kode berriaren barruan sartu behar dira. Hala, agintaritza eskudunak horretarako beharrezkoak diren bitartekoak eduki eta berritzearen mende dauden aurretiko baimen sektorialak baztertu behar ditu, indarreko legediak arautzen duen bezala.»
Erantzuna:
Titularrak bere jardueraren garapenean erabili beharreko identifikazio-kodeei dagokienez, organo honen ustez, ebazpen honetako zazpigarren atalean zerrendatutako izapideetan IPPC instalazio-kodea erabiltzen uzteko eskatzen duen alegazioa baliozkoa da.