Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
755

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 9koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, honako instalazio hau baimendu eta beronen egikaritze-proiektua onartzen da: «132 kVko Hernani-Azpeitia 1 eta 2 Errondo TAra deribazioa linearen aldaketa 6. eta 7. euskarrien artean» izeneko 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa, Hernanin.

Erreferentzia: RI-20-24040/AT-H-2016-56.

AURREKARIAK

1.– Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk (helbidea: San Andrian etorbidea 48, Bilbao) honako eskaera hauek egin zituen 2016ko abuztuaren 2an: Hernaniko udalerriko «132 kVko Hernani-Azpeitia 1 eta 2 Errondo TAra deribazioa linearen aldaketa 6. eta 7. euskarrien artean» izeneko 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa proiekturako administrazio-baimena ematea eta egikaritze-proiektua onartzea. Eskaerarekin batera dagokion proiektu teknikoa aurkeztu zuen.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri da, hogei egunez, delako proiektua. Hala egin da, honako xedapen honetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA).

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen 2016ko azaroaren 18ko GAOn eta 2016ko azaroaren 25eko EHAAn.

4.– Proiektua jendaurrean zegoen bitartean ez ziren alegazio-idazkiak aurkeztu.

ZUZENBIDE OINARRIAK:

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan esleitu zaizkion eskumenei jarraikiz –indarrean dago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko Lehendakariaren 24/2016 Dekretuaren lehen xedapen iragankorraren arabera–, honako hau

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Electrica, SAU-ri ondorengo instalazioarentzat eta onespena horren egikaritze-proiektuari: «132 kVko Hernani-Azpeitia 1 eta 2 Errondo TAra deribazioa linearen aldaketa 6. eta 7. euskarrien artean» izeneko 132 kV-ko airetiko linea elektrikoa, Hernaniko udalerrian. Proiektuaren irismena ondokoa da:

Airetiko linea elektrikoa:

● Zerbitzuko tentsioa: 132 kV.

● Eroaleak: 6 LA 180.

● Luzera: 376 m.

● Hasiera: 6. euskarria.

● Bukaera: 7. euskarria..

● Zuntz optiko eroalea: OPGW 16-80.

Ebazpen hau ematen da 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanak amaituak izan direla, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarrikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 9a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala