Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
752

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, errektoreak ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean adierazitakoarekin bat etorriz (1989 uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 eguneko izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako toki hauetan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza, 1. – Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea, 2.– Vitoria-Gasteiz). Bulego horiek eta EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorrak zerrendatuta daude EHUren 2012ko maiatzaren 16ko Ebazpenean (2012ko ekainaren 18ko EHAA); halaber, zerrenda hori Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html). Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 38.4 artikuluan adierazten dituen moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean, baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte lehiakideek.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu beharko dute UPV/EHUko funtzionario direla eta, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, han, honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Orain arte betetako lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesatuek, eskariarekin batera, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuen 160. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2017ko otsailaren 1a.

Izenpea eskuordetuta (errektorearen 2017ko urtarrilaren 11ko Ebazpena)

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erreferentzia: F1238.

– Lanaldia: arautua.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Dotazioa: 26.a.

– Maila: 19.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a; derrigortasun data: 2016-12-31.

– Langunea: Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren Arloko Errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

– Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– EHUko karrerako funtzionario izatea, C/D taldekoa, Administraria/Administrari laguntzailea eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean, Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2. hizkuntza-eskakizuna gaindituta izatea, Euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua), edo euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den Dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).


Azterketa dokumentala