Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
751

AGINDUA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2016ko abenduaren 22ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2017ko urtarrilaren 3ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Lan Harremanen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari-lanpostuaren deialdia (520010 kodea, 10. dotazioa) bete gabe uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 1a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala