29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
750
EBAZPENA, 2017ko otsailaren 1ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Pedro José Chacón Delgado jaunak gainditu egin duela 2016ko urriaren 14ko ebazpenak (2016ko urriaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Politika Pentsamenduaren eta Gizarte Mugimenduen Historia» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Pedro José Chacón Delgado jauna (NAN: 11904999S) Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila: kodea: AGC8L1 – D00162-2; jakintza arloa: «Politika Pentsamenduaren eta Gizarte Mugimenduen Historia»; saila: Konstituzio Zuzenbidea eta Politika Pentsamenduaren eta Gizarte Mugimenduen Historia; ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa; burutu beharreko zereginak: «Espainiar Pentsamendu Politikoaren Historia» eta «Pentsamendu Politikoaren Historia».
Proposatutako lehiakideak 20 egun balioduneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2017ko otsailaren 1a.
Errektorea.
Izenpea eskuordetuta (errektorearen 2017-01-11ko Ebazpena)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.