Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
749

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Miguel Ángel Gosálvez Ayuso jaunak gainditu egin duela 2016ko irailaren 20ko ebazpenak (2016ko urriaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Materia Kondentsatuaren Fisika» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Miguel Ángel Gosálvez Ayuso Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN: 07486460-Y. Kodea: IDPTCL1-D00206-5. Jakintza arloa: «Materia Kondentsatuaren Fisika». Saila: «Materialen Fisika». Ikastegia: Kimika Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Modelizazioa eskala atomikoan eta mesoskopikoan: egitura geometrikoak, elektronikoak eta prozesuak azaletan».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko urtarrilaren 27a.

Errektorea.
Izenpea eskuordetuta (2017-01-11ko Ebazpena)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala