29. zk., 2017ko otsailaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
748
AGINDUA, 2017ko otsailaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, haren bidez egin baitzen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia (urtarrilaren 3ko EHAA, 2. zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Susana Blanca Artaza Rodriguez andrea Administrazio eta Lurralde Plangintzako Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea; 153. dotazioa).
Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko otsailaren 6tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.