Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
669

EDIKTUA, 2017ko urtarrilaren 17koa, Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko agiri-eskaerak.

Iragarki honen amaieran adierazten diren interesdunei ezin izan zaie agiriak eskatzeko jakinarazpena berariaz egin, hainbat arrazoirengatik; agiri horiek zein diren ere adierazten da beherago.

Hori dela eta, argitara ematen da ediktu hau, Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan eta Administrazioaren erreformarako beste neurri batzuk eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko; interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie haien espedienteari buruzko agiriak aurkeztu beharko dituztela iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Félix María Samaniego kalea 2 – 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela hemen jasotako errekerimenduen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Félix María Samaniego kalea 2 – 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 17a.

Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Arabako lurralde-ordezkaria,

ÁLVARO IRADIER ROSA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala