Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
662

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gainean bideratutako 346/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: DVC-346/2015.

Demandatzailea: Maria Monserrat Rezola Perello.

Abokatua: Ignacio Tejada Marcelino jauna.

Prokuradorea: Uriz Martin Gonzalez.

Demandatua: Enmanuel Martinez Polanco.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017ko uztailaren 10ean. Hona hemen epaitza:

«Enmanuel Martínez Polanco-ren aurka, María Montserrat Rezola Perelló-ren ordez eta izenean Martín andreak, epaitegietako prokuradore denak, aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta, hortaz,

María Montserrat Rezola Perelló-ren eta Enmanuel Martínez Polanco-ren arteko ezkontza –2010eko abuztuaren 25ean, Dominikar Errepublikako Naguna hirian egin zena–, dibortzioa dela-eta deseginda dagoela deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

2.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

3.– Behin betiko ezeztatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozesuko kosturik.

Epai hau irmo delarik, jakinaraz bekio ofizioz Erregistro Zibilari, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).»

Enmanuel Martinez Polanco demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2017ko urtarrilaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala