Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
658

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 564/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia - Laugarren Sekzioa

Errekurtsoa: apelazioa, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko espedientea L2 564/2016.

Aipatutako errekurtsoaren gainean autoa eman da 2016-12-29an. Hau dio, hitzez hitz, xedapen-atalak:

«Salak hau xedatzen du: ezestea Pérez Valcarcel prokuradoreak jarri duen apelazio-errekurtsoa, Barakaldoko lehen auzialdiko epaitegiko (familia) epaile magistratuak 2016ko otsailaren 26an eman zuen autoaren aurkakoa, 746-13 zenbakiko neurriak aldatzeko autoetan (errekurtso hau horren ondoriozkoa da). Horrenbestez, apelatutako autoa berrestea, eta errekurtsoan sortutako kostuak errekurtsogileari ezartzea.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen hau irmoa da, eta, beronen aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik».

Ana Alexandra Arcos Tixe alderdi errekurrituaren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala