Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
653

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «Hermanos Larrinaga, S.L.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko «Hermanos Larrinaga, S.L.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berriak emateko eta aurretik baimenduta duen Lanbide Heziketako heziketa-zikloak kentzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 18ko 1685/2011 Errege Dekretua, Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 27ko BOE); uztailaren 30eko 398/2013 Dekretua, Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (azaroaren 29ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2017-2018 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48008574.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Hermanos Larrinaga, S.L.».

Titularra: Centro de Peluquería Hermanos Larrinaga, S.L.

Helbidea: Hurtado de Ametzaga kalea, 20 - 1.a.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza» goi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: 2 ziklo, 60 ikaspostu. Txanda: arratsaldez.

– «Ile-apainketa eta kosmetika» erdi-mailako bi heziketa-ziklo kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ «Estetika eta edergintza» erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Txanda: goizez eta arratsaldez.

○ «Ile-apainketa eta kosmetika» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo. Txanda: goizez

○ «Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo. Txanda: arratsaldez.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzarikk lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 24a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala