25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (230 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
651
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 23koa, Nazioartekotzeko zuzendariarena. Honen bidez jakinarazten da, 2016ko ekitaldian, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduan aurreikusi, eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu ziren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda; agindu horien bidez, Elkartzen Programa arautzen da, irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntzen ingurukoa dena, kanpoko garapenerako ekintzak gauzatzeko. 2016ko deialdia, Industriako sailburuordearen 2016ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez egin da.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak arautu eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduak aldatu zituen irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako Elkartzen Programaren laguntzen inguruan behin diru-laguntza guztiak banaka jakinarazi ondoren, onuradunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ebazpen honen bidez.
Hala, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Argitara ematen da 2016ko ekitaldiko onuradunen zerrenda, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak arautu eta geroztik 2012ko ekainaren 13ko Aginduak aldatu zituen Elkartzen Programa garatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako laguntzen ingurukoa dena, kanpoko garapenerako ekintzak gauzatzeko, honekin batera doan eranskinean jasotzen denez.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 23a.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.