Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
650

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 20koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, zeinaren bidez argitara ematen baita otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan –2016ko ekitaldiari doakionez– emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen programa).

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen erregimena arautzen da (Itsaspen programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 11ko Aginduaren bitartez, 2016ko ekitaldiari dagozkion laguntzetarako deialdia egiten da, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekitzen.

Aipatutako dekretuaren 11.5 artikuluan ezartzen denez, laguntzen onuradun atera diren pertsonen zerrenda EHAAn argitaratuko da –publikotasunaren ondorioetarako–; hargatik eragotzi gabe laguntzak ebazten dituen ebazpena banan-banan jakinaraztea. Guztiarekin ere, emandako zenbatekoak ere adieraziko dira.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan –2016ko ekitaldiari doakionez–, emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen programa).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 20a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala