Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
648

24/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzea xedatzen duena, zeinaren bidez eraginik gabe uzten baita Erandioko (Axpeko Erribera kalea 39, Bizkaia) Atotech España, S.A. sozietate unipertsonalaren instalazioen kanpo larrialdietako plana.

2017ko urtarrilaren 31n egindako bileran, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen: Erandioko (Axpeko Erribera kalea 3, Bizkaia) Atotech España, S.A. sozietate unipertsonalaren instalazioen kanpo larrialdietako plana eraginik gabe uztea, zeina Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2006ko urriaren 24ko bileran. Horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Erandioko (Axpeko Erribera kalea 39, Bizkaia) Atotech España, S.A. sozietate unipertsonalaren instalazioen kanpo larrialdietako plana eraginik gabe uzteko erabakia, zeina Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2006ko urriaren 24ko bileran. Izan ere, enpresa horrek ez dauka kanpo larrialdietako plan bat izateko betebeharrik. Eranskinean dago jasota erabaki hori.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 31.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK URTARRILAREN 31N EMANDAKO 24/2017 EBAZPENARENA
GOBERNU-KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2017KO URTARRILAREN 31KOA, ZEINAREN BIDEZ ERAGINIK GABE UZTEN BAITA ERANDIOKO (AXPEKO ERRIBERA KALEA 39, BIZKAIA) ATOTECH ESPAÑA, S.A. SOZIETATE UNIPERTSONALAREN INSTALAZIOEN KANPO LARRIALDIETAKO PLANA

Erabaki-proposamen honen helburua da Gobernu Kontseiluak onesteko jartzea goiburuan aipatutako Kanpo Larrialdietako Plana (aurrerantzean, KLP) eraginik gabe uztea.

Babes zibilaren arloko Estatuko oinarrizko araudia Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Legea da gaur egun, eta hori garatzen duten irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretua –istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena– eta irailaren 19ko 1196/2003 Errege Dekretua –istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko eta planifikatzeko babes zibileko Oinarrizko Jarraibidea onartzen duena–. Aipatu legeak, bada, babes zibileko larrialdi bat eragin dezaketen jardueren katalogo ofizial bat aurreikusten du. Halaber, araudiak jarduerok egiten dituzten eta goi-mailako establezimenduen kalifikazioa duten enpresak (instalazioetan dituzten gai arriskutsuen tona kopuruagatik) KLP bat izatera behartzen ditu, istripu larrien ondorioak prebenitzeko edo arintzeko. Aurrez aztertu, sailkatu eta ebaluatuta egon behar dute istripuok KLPan, eta, gainera, hauek zehaztu behar dira: babes-neurri egokienak, behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak, eta esku hartuko duten agintari, organo eta zerbitzuak koordinatzeko eskema.

Erandioko (Axpeko Erribera kalea 39 - Bizkaia) Atotech España, S.A. sozietate unipertsonaleko instalazioek jaso zuten KLPa, Gobernu Kontseiluak 2006ko urriaren 24ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartua (2006ko abenduaren 18ko EHAA, 239. zenbakia). Izan ere, enpresa hori babes zibilaren arloko indarreko araudiaren eraginpean zegoen (uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretua eta horren aldaketak, 119/2005 Errege Dekretua eta 948/2005 Errege Dekretua).

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak jakinarazpena bidali du esanez Atotech España, S.A. sozietate unipertsonalak instalazioak moldatu dituela eragin-maila aldatzeko, eta, ondorioz, eragin horri dagokionez, goi-mailako establezimendua izatetik behe-mailakoa izatera pasatu dela. Beraz, beharrezkoa da instalazio horien KLPa indarrik gabe uztea.

Horregatik, eta Segurtasuneko sailburuak hala proposatu duenez, dena ondo aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA

«Lehena.– Erandioko (Axpeko Erribera kalea 39, Bizkaia) Atotech España, S.A. sozietate unipertsonalaren instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana indarrik gabe uztea, zeina Gobernu Kontseiluak onartu baitzuen 2006ko urriaren 24ko bileran hartutako erabakiaren bidez. Izan ere, enpresa hori, azaldutako arrazoiengatik, salbuetsita dago kanpo larrialdietako plana izateko betebeharretik.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak agindua emango du erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko».


Azterketa dokumentala