Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2017ko otsailaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
646

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento» fundazioaren azkentzea berretsi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko ekainaren 15ean, Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento fundazioaren azkentzea inskribatzeko eskabidea sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan. Jonathan Felgueroso Conde jaunak izenpetu zuen eskabidea, fundazioaren izenean eta hura ordezkatuz. Eskariari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua).

Bigarrena.– Espedienteari, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 9/2016 Legeko 40., 41. eta 51.2 artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 46. artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan, eta fundazioaren estatutuetan.

Hirugarrena.– Legitimatuta dagoen pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, honako hauetan ezarritako baldintzak bete dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 40. eta 41. artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 46. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 35. artikuluan eta fundazioaren estatutuetan –ondarea likidatzeari eta azkentzeari dagokienez–.

Laugarrena.– Fundazioen Babeslaritzak onartzeko eta Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agirietan ikusten denez, fundazioaren patronatuak 2016ko otsailaren 23an fundazioa azkentzeko hartutako ebazpena baliozkoa da, estatutuen eta Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera. Agiri horietan, bestalde, behar bezala jasota dago fundazioak ezin izan dituela bete zituen helburuak, hau da, zahartzaroaren eremuan jarduerak eta ekintzak sustatzea, bultzatzea eta egitea, adinekoen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzera bideratuko direnak eta, horixe izan da, hain zuen, fundazioa azkentzeko arrazoia.

Patronatuak fundazioa azkentzeko hartutako erabakiaren ondorioz, 2016ko abenduaren 7an erabaki du, orobat, honako hauei entregatuko zaizkiela fundazioa likidatzearen ondorioz geratzen diren ondasun eta eskubide guztiak: Fundación Tecnalia, Fundación Instituto Gerontológico Matia Ingema, Asociación Hetel – Heziketa Teknikoko Elkartea, Quirónsalud eta Fundación Unicef- Comité Españolo (Unicef Comité País Vasco).

Ondarearen erabilera hori bat dator Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 43. artikuluarekin.

Bosgarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, azkentzeko erabakiak edo, hala badagokio, hori erabakitzen duen ebazpen judizialak fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat emango ditu eta hasiera emango die likidazio-eragiketei.

Bestalde, artikulu horretan bertan adierazten denez, fundazioko gobernu-organoak egingo du azkendutako fundazioaren likidazioa, Babeslaritzaren kontrolpean, betiere. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

100/2007 Dekretuaren 36.6 artikuluak ezartzen du zein elementu izan behar duen fundazioa likidatzeko eskritura publikoak.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea bai Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento fundazioaren patronatuaren erabakia, eta bai 2016ko otsailaren 23ko ziurtagirian jasotako likidazioaren ondoriozko likidoaren destinoa ere. Erabaki hori publiko egin da 2016ko maiatzaren 13an, Martin Gabarain Astorqui Donostiako notarioaren aurrean baimendutako notario-eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 740).

Bigarrena.– Fundazioa azkentzeko erabaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Hirugarrena.– Fundazioaren azkentzeak fundazioaren ohiko jarduerak amaitzen ditu, eta hasiera ematen die likidazio-eragiketei, aurretik onartutako programari jarraituz. Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento fundazioaren patronatuak garatu beharko ditu likidazio-eragiketa horiek, Babeslaritzaren kontrolpean. Horretarako, fundazioaren patronatuak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

Laugarrena.– Fundazioak, likidazio-aldian dagoen bitartean, nortasun juridikoari eutsiko dio, eta bere izenari «likidazio-aldian» adierazpena erantsi beharko dio.

Bosgarrena.– Likidazio-eragiketak amaitu ondoren, Fundación Polo para la Innovación en Envejecimiento fundazioaren patronatuak likidazio-eskritura eman beharko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzara bidali.

Seigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala