21. zk., 2017ko urtarrilaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
565
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 402/2016 eta 401/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtuak) interesdun posibleeak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiko ZULUPean, Rafaela Osuna Fernándezek eta Inés Ercoreca Zarandonak, hurrenez hurren, 402/2016 eta 401/2016 Prozedura Laburtuaren izapideak jarraitzen dituzten administrazioarekiko auzi-errekurtsoak aurkeztu zituzten, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 22ko 123/2016 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horretan agintzen zen Osakidetzaren web-orrian argitaratzea, erizaintzako kategorian, lanpostu hutsen zerrenda eta ordezkapen-zerrenda modalitateetan, aldi baterako kontratazioko behin betiko zerrenda eguneratuak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, interesa izan dezaketen hirugarrenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 18a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.