21. zk., 2017ko urtarrilaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 3 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
564
IRAGARKIA, B-20/2016-S zehapen-prozeduran, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.
Tusmerkados, S.L. (B-95781035), entitateari –Erandioko Consulado de Bilbao kalean, 13 – 15, lehenago zegoen «Tusmerkados» establezimenduaren aurretiko jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena egin dela arau hauste sanitario bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren guztizko zenbatekoa 900 eurokoa da.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ipintzen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunean kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoa – Errekalde zumarkalea 39 A, 5. Solairua, Bilbao).
Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.
Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:
Kutxa Bank – K/K zk.: IBAN ES85 2095 0611 0132 3906 8030 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean behatze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 25a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.