21. zk., 2017ko urtarrilaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
561
IRAGARKIA, 2017ko urtarrilaren 17koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan irekitako espedientea artxibatzeko ebazpenak jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2017ko urtarrilaren 17a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.