21. zk., 2017ko urtarrilaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
557
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita «Bilboko Malaespera meategiko sarrera-galeriaren hondoratzea altxatzeko eta indartzeko lanak» egitea xede duen kontratua formalizatu dela (DEC 22/11/16).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila,
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEC 22/11/16.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Bilboko Malaespera meategiko sarrera-galeriaren hondoratzea altxatzeko eta indartzeko lanen kontratua.
c) Loteak eta zenbakia: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2016ko urriaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 194. zenbakia.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: esleitzeko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 278.024,60 euro, BEZa barne, honela banatuak:
– 2016. urtea: 14.000,00 euro.
– 2017. urtea: 264.024,60 euro.
5.– Esleipena eta formalizazioa.
a) Kontratua noiz esleitu den: 2016ko abenduaren 21ean.
b) Kontratua noiz formalizatu den: 2016ko abenduaren 23an.
c) Kontratista: Sociedad Asturiana de Diversificación Minera, S.A.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: 208.326,86 euro, BEZa barne, honela banatuak:
– 2016. urtea: 10.478,84 euro.
– 2017. urtea: 197.848,01 euro.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 16a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.